Ilzarbe


Konfiantzazko zure
hortz klinika

Klinika

Gure nahia hauxe da, aho osasuntsu, ederra eta irribarre ikusgarria izan ditezazun; azken finean, zoriontsua izan zaitezen eta horretan ahalegintzen gara.

Ilzarbe Hortz Klinika esperientzia eta formazio zabaleko talde aditua gara. Gure adierazgarrietako bat bezeroari eskaintzen diogun berezitutako arreta bikaina da.

Horrez gain, Ilzarbe Hortz Klinika osatzen dugunok teknologia berritzaileena erabiltzen dugu bezeroen ongizate, erosotasun eta lasaitasuna lortze aldera, eta tratamendu odontologiko aurreratuenak erabiltzen ditugu azken helburua lortzeko:

ZURE IRRIBARREA IKUSTEA. Izan ere, hortz klinika hutsa baino askoz gehiago izan nahi dugu. Zure konfiantzazko haginlariak izan nahi dugu.

Tratamenduak
laclinicadentalIlzarbe
Tratamenduak
ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da odontologia kontserbatzailea?

Odontologia kontserbatzaile eta konpontzailearen bidez hortz eta haginetako txantxarra prebenitu, geldiarazi eta sendatzen dugu, arina nahiz sakona bada ere; hala, kaltetutako hortz/hagina zaindu egiten dugu, atera gabe.

Odontologia prebentiboa ere espezialitate honen osagarria da; artesiak itxiz eta fluor nahiz profilaxi tratamenduak erabiliz bestelako tratamenduak murrizten ditugu.

Zein kasutan erabiltzen da odontologia kontserbatzailea?

• Txantxar sakona ez duten hortz/haginetan
• Traumatismoetan.
• Hortz/haginetako malformazioetan.

ENDODONTZIA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

Falta endodoncia_desc

PERIDONTZIA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da peridontzia?

Gaixotasun peridontalak hortz/haginen inguruan dauden ehunen gaixotasunak dira; ehun horien bidez eusten dira hortz/haginak masailezurretan. Hanturazko gaixotasunak dira, infekzio jatorria izaten dute, eta kalte mailaren arabera gingibitisa izan daiteke, kaltetua dagoena hortzoia denean, eta ez hortz/haginari eusten dioten ehunak. Hantura prozesuak ehun periodontal sakonei eragiten dienean hezurra eta hortz/haginei eusten dieten lotailuak desegiten dira. Kalte horri periodontitis izena ematen zaio. Zaintzen ez bada gaixotasuna garatu egiten da eta hortzaren euskarria desegiten du, hortz/hagina galaraziz.

Zein kasutan erabiltzen da peridontzia?

Gaixotasuna sortzen duen infekzioa sendatu/kentzea Behin infekzioa edo suntsitze prozesua kontrolatuta, ehun periodontal osasuntsuak kontserbatu egiten ditugu. Hondatutako hezur kopuruaren arabera diagnosia hobea edo okerragoa izango da. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da lehenbailehen diagnosia egitea. Horrez gain, beste hauek ere kontuan hartu beharrekoak dira:

PERIODONTITIS MAILA

Hasierako periodontitisa

Periodontitis ertain/aurreratua

Periodontitis gogorra.

INPLANTEAK
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da inplantologia?

Gaur egun inplanteak ahoan osasun bikaina eta irribarre zoragarria lortzeko bide onena da. Kasu bakoitza bakarra da, eta horren baitan aztertu eta landu behar da. Galdutako hortz/hagin kopuruaren arabera tratamendu ezberdinak daude:

· Hortz bakarra falta denean – inplante bat
· Zenbait hortz falta direnean – zubi finkoa inplanteen gainean.
· Hortz guztiak falta direnean – protesi finkoa inplanteen gainean.
· Guztia falta denean – protesi mugikorra.
· Zenbait kasutan berehalako karga egin liteke.
· Berehalako inplanteak.

Zein kasutan erabiltzen da inplantologia aurreratua?

Zenbait kasutan bezeroak ez ditu inplanteak egoki jartzeko behar diren baldintzak izaten. Kasu horretan inplanteak jarri ahal izateko hezurra birsortu egin behar da; hartarako hezur-gaia lortzen da, inplantea ezartzeko eremua birsortzeko; hezur-gai hori autologoa nahiz biobateragarria izan daiteke.

PROSTODONTZIA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da prostodontzia?

Prostodontzia odontologiaren adar bat da, eta teknika horren bidez hortz bat ordezkatu etiten da (berez ez zegoelako, galdu delako edo berregitea ezinezkoa delako), jatorrizko forma, kolorea eta eginkizuna emanez.

Zein kasutan erabiltzen da prostodontzia?

De acuerdo a la necesidad del paciente, el prostodoncista elige el tipo de prótesis, ya sea esta fija o removible. Bezeroaren beharraren arabera, prostodontziagileak dagokion protesia aukeratuko du, hau da, finkoa ala mugikorra.

Hortz-protesia teknika multzo bat da, galdutako hortzak beste material batzuekin egindako hortzez ordezkatzen dituena (jatorrizko hortzen antz handia izaten dute); hala, bezeroari estetika eta tresna egokia itzultzen dizkiogu, gure filosofiarekin bat eginez.

AHOKO KIRURGIA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da ahoko kirurgia?

Ahoko kirurgiak masailezurretan eta inguruko eremuetan suertatzen diren gaixotasun, traumatismo eta akatsak diagnostikatu eta konpontzen ditu.

Zein kasutan erabiltzen da ahoko kirurgia?

· Azkenaginak.
· Masailezurretako kisteak.
· Apizektomiak.
· Mihi-hariko kirurgia…

HORTZ ESTETIKA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da hortz estetika?

Odontologia tratamenduek osasuna hobetu ez ezik gure irudia ere hobetu egiten dute: irribarrea eta aurpegiera.

Irribarre polit eta osasuntsua izanda harreman profesional eta pertsonalak hobetu egiten dira, segurtasuna, konfiantza eta autoestimua geureganatzen baitugu. Portzelanazko edo compositez egindako estaldurak, zuritzeak, ortodontzia ikusezina, mikrokirurgia plastiko periodontala…guztiak ere irribarre zoragarria izateko bidea.

Oso normala izaten da elkarrizketetan solaskidearen ahora begiratzea, eta irribarre zainduak eragin ona izan dezake gure solaskidearengan.

Zein kasutan erabiltzen da hortz estetika?

Hortzen tankera, tamaina, kokapena eta koloreak direla-eta irribarrea itsustu egiten denean. Hortzoien izaerak ere (berezkoak edo gaixotasunek eraginak) estetikari eragin diezaioke.

ANESTESIA ETA SEDAZIOA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


¿Zer da?

Aho kirurgian eta inplantologian gertatu diren teknika aurrerapenez gain anestesia alorrean ere aurrerakuntzak izan dira, eta horri esker desatsegina izan litekeen kirurgia prozesua gertaera lasaia suertatzen da.

Zainen bidezko sedazioarekin eta monitorizatutako zaintza medikuekin pazientearen bizipena erabat aldatzen da, atsegina eta lasaia izateraino, eta anestesia lokalaren teknikekin bezeroa lagungarria da aho eta hortzetako tratamenduak jasaten ari den bitartean, ez baitu ez oinazerik eta ez antsietaterik sentitzen.

Sedazio kontzienteak pazienteari bidea ematen dio berehala bere onera etortzeko eta bere zereginetara itzultzeko.

Zein kasutan erabiltzen da anestesia eta sedazioa?

Zenbait pazientek tratamendu odontologikoekiko fobia sentitzen dutenean edo paziente bereziak direnean.

ODONTOPEDIATRIA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Zer da odontopediatria?

1. Odontopediatria 14 urtetik beherako umeei zuzendutako odontologia da. Haurren ahoaren osasuna ona izateko egoki eskuilatzen irakasten zaie, hagin eta aurreko haginetako zuloak ixteko prebentzio tratamenduak egiten dira, eta beharrezko guneetan fluorra ematen da, prebentzio gisa, txantxarrik ez sortzeko.

2. Gainera, adin horretan egindako azterketak ezin hobeak izaten dira ohitura txarrak antzemateko edo hortzen kokapen desegokia ikusteko.

3. Hortzen txantxarra konpontzeko tratamendua egin dezakegu.

Gomendagarriena lehenengo bisita haurrak bi urte dituela egitea da. Bisita horretan esne-hortzen egoera aztertzen da, eta aho higienerako teknikak eta gomendio dietetikoak ematen dira.

AZIDO HIALURONIKO TRATAMENDUA
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


Azido hialuronikoarekin ahozko errehabilitazioaren tratamendu osagarria

Gaur egungo dentistak, horretarako bereziki trebatuak izan badira, zure aurpegiko estetikan hobekuntzak egiteko prestatuta daude azido hialuronikoarekin aurpegiko beheko herenean edozein tratamendu mota eginez.

Azido hialuronikoa tratamendu estetikoak hortzetako tratamendurako osagarri ezin hobeak dira.

Lerro eta tolestura nasolabialak
Zimur perioralak eta ahozko komisioak
Ezpainak inguratu eta areagotzea
Txotxongilo lerroak
Kokotsa handitzea
Mesoterapia
Papilla interdentalaren berreraikuntza

RADIOGRAFIA 3D
Gehiago ikusi Gutxiago ikusi


3D, 2D erradiografiak eta irudi zefalometrikoak kalitate bikainarekin

Ilzarbe hortz klinikan gure pazienteak zaintzea gustatzen zaigu, horregatik gaur egun dagoen teknologiarik onena bilatzen dugu hortz-patologia anitz diagnostikatzeko; Orain 3D teknologia dugu, ahoaren 3D argazki bat ateratzen duena patologiak angelu guztietatik ikusteko eta, beraz, tratamendu bat modu seguruago, eraginkorragoan eta ahalik eta erradiazio gutxienarekin egiteko.

Instalazioak
Dr. Antxón Ilzarbe Unanue
ESPECIALISTA EN ESTOMATOLOGÍA

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

• Licenciado en Medicina por la Universidad de Valladolid.
• Especializado en Estomatología por la UPV-EHU.
• Formación específica en Endodoncia y Prótesis fija y removible.

Dra. Idoia Ilzarbe Andrés
ODONTOLOGA

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

• Licenciada en odontología por la UPV.
• Máster Oficial en Implantología y cirugía Oral Avanzada por la Universidad  Europea de Madrid.
• Formación en la universidad de Nueva York sobre implantología:
-“Current Concepts in Dentistry Surgical Implantology” New York University  College of Dentistry.
-“Current concepts in American dentistry: Advances in Implantology and oral Rehabilitation”, New York University College of Dentistry.
• Postgrado académico en estética y cosmética dental. (SCOE) Barcelona.

Idoia Fernández Mateo
AUXILIAR DE CLÍNICA DENTAL

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

·Auxiliar de clínica dental.

Dra. Miren Arrue
ODONTOLOGA

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

• Licenciada en odontología por la UPV.
• Máster modular en Endodoncia Clínica.
• Ateneo de Postgrado Odontológico
• Formación continuada en Endodoncia, Operatoria Dental y Odontopediatría.

Patricia Illarramendi Martín
HIGIENISTA Y AUXILIAR DE CLÍNICA

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

• Grado superior de higiene bucodental.

Laura Lasa López
HIGIENISTA Y AUXILIAR DE CLÍNICA

Gehiago ikusi Gutxiago ikusi

• Grado superior de higiene bucodental.

Gure haginlari eta odontologo taldearen adierazgarria eskaintzen duen zerbitzua da: diagnostiko zintzoa, kalitatezko lana, profesionaltasuna, eta bezeroarenganako begirunea.

Finantzaketa
ORDAINTZEKO ERA EZBERDINAK ESKAINTZEN DITUGU, ZURE NAHIETARA EGOKITZEKO.

Zatoz gure klinikara; zure kasua aztertu eta zure beharretara ondoen egokitzen den tratamendua diseinatuko dugu, zure hortzen osasunerako irtenbide egonkor eta iraunkorra bilatzeko.

Informazioa zure esku jarriko dugu zeuk erabaki dezazun, eta aurrekontua dohainik egingo dizugu. Tratamendua interesik gabe finantzatzeko aukera eskaintzen dizugu, aurretik banketxearen onespena izanda; hala, zaintza odontologikorik onena izango duzu.

Ordaintzeko moduak:
1- Ordainketa bakarra. Ezagut itzazu abantailak.
2- Epeka ordaintzea. Interesik gabe.
3- Aseguru pribatuak Aseguru-etxe eta mutualitateekin egiten dugu lan, besteak beste hauekin:

Jarri harremanetan gurekin
Helbidea:
Javier Ugarte, 3 - 1 izda.
20280 Hondarribia

Telefono:
+(34) 943 64 33 77
+(34) 650 53 56 37

E-mail:
clinica@clinicadentalilzarbe.com



Copyright Clinica dental Ilzarbe©.
Klikatu.com